Rock eta punk musikarekin betetako asteburua antolatu dute Zai-Zoi tabernan
Barixakuan D.E.P (Dejadnos en paz, Valentzia) eta Sombras Del Mal (Ekinocio Original) arituko dira, eta zapatuan Ermuko Red Army eta BDSM taldeak.
2024/06/13
21:23
eta kitto!
Sanjuanak hasteko egun gutxi falta direla eta, zuzeneko musikarekin bete nahi dute asteburua Bittor Sarasketa kaleko Zai-Zoi tabernakoek, barixaku eta zapaturako hitzordu bikoitza antolatuta. Bihar (barixakua), 18:30ean, Valentziatik datorren D.E.P (Dejadnos En Paz) taldea arituko da, eta 20:00etan, berriz, Legarren sortutako Sombras Del Mal (Ekinocio Original) taldearen txanda izango da. Eta, bihar, The Red Army eta BDSM, Ermutik datozen punk taldeek kontzertua emango dute, 19:00etan hasita.