Roglic lider dela, Irunetik Kanbora joango da Itzuliaren bigarren etapa
Esloveniarrak maila bikaina erakutsi zuen erlojupekoan
2024/04/02
10:46
eta kitto!
Gipuzkoatik Lapurdira egingo du Itzulia Basque Countryaren gaurko bigarren etapak, Irunetik abiatu eta Kanbon amaitzeko. 160 kilometroko ibilbidea izango du eta tartean 3. mailako Santa Ignace igoko dute. Ihesaldietarako etapa aproposa izan daiteke, oso eremu engainagarria hartzen du-eta.
Atzo Irunen erlojupeko modalitatean jokatutako lehenengo etapa Primoz Roglic-entzat izan zen eta bera irtengo da lider bezala gaurko etapan. Bere atzetik sailkatu ziren Jay Vine (7 segundora), Mattias Skjelmose (10era), Remco Evenepoel (11ra) eta Jonas Vingegaard (16ra).