Rosa Martinez-Alcocer aktore eibartarraren omenezko antzezlana aurkeztuko dute barixakuan Coliseon
Teatro sin tierra antzerki taldeak Rosa Martinez-Alcocer 2021eko apirilean hil zen aktore eibartarrari omenaldia egingo dio barixakuan (irailaren 13an), Fue en abril. Pequeño homenaje a una actriz izenburuko lana Coliseo antzokian aurkeztuta. Paco Obregon Barrutietak idatzi eta zuzendutako lan horretan Carlos B. Rodriguez, Enare Martin eta Sol Lopez arituko dira, eszenatokietan kide izan zuten emakumea gogoan. Antzezkizuna 20:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
SINOPSIA
Kaxoian gordetako komedia, antzerkira jostatzeko gogoak erreskatatua. Taula-kide izandako emakume baten oroitzapena, arinegi utzi gintuena.
Pepa, adin «errespetagarriko» emakumea, ezinezko kasting batean lehiatuko da. Endredua baino ez da izango bost egunetan zehar: testuarekiko urduritasunak, mendeku informatikoak, skaileran pilatutako altzariak, txakurtxo zaunkari gogaikarria eta «goiko bizilagunak». Hala eta guztiz ere, Pepak bizi izandako abentura zoragarria ospatzen du. Bizitzarekiko eta antzerkiarekiko maitasunak du «erru» guztia. Azken baten, omenaldi xume batek dauka.... erru guztia.
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaria
Paco Obregon.
Aktoreak
Carlos B. Rodriguez (Marcos), Enara Martin (Teresa) eta Sol Lopez (Pepa).
Lantalde artistikoa
Eszena: Teatro sin tierra; Jantziak: Elena Garay; Argiztapena: Javier Ulla; Musika: Fran Lasuen; Kartelaren diseinua: Antonio Hernandez Fimia; Produkzio-laguntzailea: Victor Carrera; Produkzioa: Blanca Gonzalez Arroyo.