Ruiz de Galarretak Athletic-en jokatuko du datorren denboraldian

Ruiz de Galarretak Athletic-en jokatuko du datorren denboraldian
2023/06/07 19:41
eta kitto!
Azken urteotan Mallorcan aritu den Iñigo Ruiz de Galarreta foballari eibartarrak Athletic-ekin fitxatu du 2025. urtera arte. Lezamatik ateratako jokalariak 2011ean egin zuen debuta Bilboko lehen taldean, Paris St Germainen aurka Parisen, Marcelo Bielsaren gidaritzapean, baina lesioek ez zioten laga San Mamesen bere maila erakusten.

Bilboko taldea laga ondoren, Mirandesen, Zaragozan, Numantzian, Bartzelona B-n (lehen taldearekin lagunartekoa jokatu zuen Hego Afrikan, hamaikakoan egon zen eta Leo Messi irten zen bere partez), Las Palmasen eta Mallorcan jokatu du, eta azken bi urteotan maila handia erakutsi du LaLigan.

Erdilariak kontratua amaitu du aurten Balear Uharteetako taldearekin eta prentsak aspaldi esana zuen ez zuela berrituko, Athletic-era itzuli nahi zuelako. Azkenean, horrela izan da eta Ruiz de Galarretak San Mamesen aritzeko aukera izango du berriz ere.

Galarreta-Athletic-2025