Ruper Ordorika Sosola baserrian egongo da zapatuan, Baserriko Uztaren eskutik
2019/11/07
12:43
eta kitto!
Kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren baserriak eta herritarrak batu nahi dituen Baserriko Uzta ekimenaren eskutik, zapatuan Ruper Ordorika abeslari oñatiarra Eibarko Sosola baserrian egongo da. Ekimena EHKO laborarien kolektiboak, Iametzak eta Argiak garatu dute elkarlanean eta, diotenez, “Baserriko Uztaren helburua herritarrek etxaldeak bertatik bertara ezagutzea da, baserritarren lanak eta produktuak nola lantzen diren ezagutuz. Etxaldeetako ateak parez-pare irekita, laborantza ekologikoa eta euskal musika bezalako bi bazterreko diziplina ezagutzera eman nahi ditu ekimenak”.
Antolatzaileen berbetan, “ekimena ez da baserrietan kontzertuak eskaintzera mugatuko. Hitzordua goizeko 10:30etarako jarri da, etxaldea bisitatu eta nekazarien egunerokoa, ogibidea eta ekoizten dituzten elikagaiak gertutik ezagutzeko. Bisitaren ostean, musika emanaldia egingo da. Eta azkenik, bisitaldia biribiltzeko, joandako guztiekin bazkaria egingo da, EHKO kideen baserrietako elikagaiekin, jakina”. Ekitaldian parte hartzeko aurretik izena eman beharra zegoen eta dagoeneko ez da tokirik geratzen.