Txistulariak ere sanjuanetarako prest

San Juan bezperaren egitarauaren berri eman dute Usartza Txistulari Taldekoek
Txistulariak ere sanjuanetarako prest
2024/06/21 16:45
eta kitto!
Ekainaren 23an, domeka , San Juan egunaren bezperan, urtero bezala Usartza Txistulari taldeak kalejira egingo du Untzagatik Urkizura eta gero Estaziñora.
 
Emanaldia goizeko 10:30ean hasiko da Eibarko Ospitalean Santuari zapia jartzeko ekitaldiarekin batera, eta, ondoren, goizeko 11:00etan kalejiran irtengo dira Untzagatik.
 
Aurten Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako 5 txistu ikasle izango dira eurekin, tronpeta eta tronparekin batera. argazkian ikus daitekeen bezala.
 
Kalejira, Eibarko Estaziñoan bukatuko da Lizarrako gaiteroei harrera emanda.