Saama terapia eskainiko du Begoña Ogizak Illunabarrian programaren barruan

Ongizate fisiko, mental eta emozionala bilatzen du terapia honek
Saama terapia eskainiko du Begoña Ogizak Illunabarrian programaren barruan
2024/11/12 12:42
eta kitto!

Begoña Ogiza adituak emango du saioa hurrengo martitzenean, azaroak 19, ...eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan. 18:30ean hasiko da eta hiru orduko iraupena izango du.

Ogizaren hitzetan, "gure bizitzan oreka lortzeko desblokeo kuantiko energetikoa landuko dugu, baita sanazio rekonektiboa eta sonoterapia ere, kuenko tibetarrak erabiliz". Hori guztia, "ongizate fisiko, mental, emozional, energetiko eta espirituala lortzeko". 

Izen-ematea zabalik dago. Horretarako telefonoz deitu daiteke ...eta kitto!-ra (943200918), mezua bidali elkartea@etakitto.eus helbidera edo  inprimaki hau bete. 5€ balio du, 4€ euskara elkarteko bazkideentzat.