Sabadellek SD Eibar B kanporatu zuen atzo Ipuruan jokatutako partiduan
Partidua oso borrokatua izan zen eta talde biek izan zituzten euren aukerak
2025/05/19
12:05
eta kitto!
1. RFEF Mailarako play-offean Kataluniako talde historikoak Ipuruan atzo eguerdian erakutsitako sendotasunak aurrera egiteko txartela eman zion. Sabadellen aurreko asteburuan izandako berdinketaren ondoren, atzo Polo aurrelariak lortutako gol bakarrak erabaki zuen kanporaketa. Partidua oso borrokatua izan zen eta talde biek izan zituzten euren aukerak. Amaieran beteranoena nagusitu zen eta SD Eibar B taldekoek zaletuen ondo merezitako txaloak jaso zituzten, modu horretan eskertzeko maila berrian egindako denboraldi bikaina.