Sagardotegira joan nahi duzula? Nahi duzu probatu mendi pixka bat eginez?

Mandubian hasi eta Legorretan amaituko den ibilaldia prestu dute Deporreko mendi batzordekoek, eta gero, Begiristain sagardotegira joango dira
Sagardotegira joan nahi duzula? Nahi duzu probatu mendi pixka bat eginez?
2025/01/21 17:51
eta kitto!

Otsailaren 22rako Mandubian hasi eta Legorretan amaituko den ibilaldia prestu dute Deporreko mendi batzordekoek; tartean 868 metroko Murumendi gainetik pasatuko dira. Autobusa, ohikoari jarraituz, Ego Gainetik aterako da 08:00etan, eta ustezko itzulera 18:00etarako iragarri dute. Osatuko duten 17,6 kilometroko distantzian, goraka metatutako desnibela 675 metrokoa izango da, eta beherakoa 1.085ekoa.

Autobusa eta bazkaria barne izango dituen prezioa 55 eurokoa izango da bazkideen kasuan, eta 65 eurokoa beste guztientzat. Begiristain sagardotegiko menuak honako osagaiak izango ditu: txorizo egosia, bakailau tortila, bakailoa pil-pil eran, txuleta eta Idiazabal gazta, menbrillo eta intxaurrekin; ogia, ura eta sagardoa ere barne direla. Izen-ematea otsailaren 12an itxiko da eta bizkor ibiltzea komeni da, “plazak mugatuta daude-eta”.