Saharari laguntzeko karabana abiatu da
2013/02/18
00:00
eta kitto!
Saharari laguntzeko IX. Piztu Itxaropena Karabana zapatuan irten zen Bilbotik, Tindufeko errefuxiatu eremuetan bizi direnentzat 169 tona produkturekin (elikagai eta higienerako produktuekin). Horietatik 3.200 kilo Eibarren eta Elgoibarren jendeak emandakoak dira eta, horregatik, Eibar-Sahara Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten guztiei. Bestalde, helduendako pixoihalak behar dituztela jakinarazi dute gaur bertan elkartekoek. Norbaitek etxean horrelakoak izanez gero, Eibarko edozein farmaziara eramateko eskatu dute, gero eurek jasotzeko.