Saio bikoitzarekin hasiko da gaur Ikus-entzunezkoen Astea, 22:30ean San Andres elizako klaustroan
2021/07/06
08:15
eta kitto!
Gaur abiatuko da Arrate Kultur Elkarteak antolatzen duen Ikus-entzunezkoen Astearen egitaraua. Gaurkoa programazio bikoitza izango da, 22:30etik aurrera San Andres elizako klaustroan (doan). Azaldu dutenez, Izanik, 30 minutuko iraupena duen zuzeneko filma eskainiko dute lehenbizi. Grama Kolektiboak sortutako produktua da eta Blanca Ortiga, Jatsu Argarate eta Maialen Belaustegi dira egileak. Zuzeneko soinua izango duen lanean “artxiboko irudietatik zein unean sortutakoetatik abiatuz, zuzenean eraikitzen den film bat da. Gailu analogiko eta digitalez osaturiko instalazio baten bidez ikus-entzunezko paisaia esperimental hedatu bat aktibatzen du. Ikus-entzunezko ondaretik berreskuratutako irudiak zein gaur egungo kultura bisualetik datozenen arteko elkarrizketa aktibatzen du Izanik-ek. Gure oroitzapenen erregistroaren inguruko hausnarketa proposatzen du, memoria indibidual zein biografikoa larruazal kolektiboarekin zein modutan ehuntzen den aztertuz”.
Eta, jarraian, beste ordu erdiko iraupena izango duen Florines 14:30 taldea diaporama emango dute. Bilboko Black Kamera argazkigintza eskolako kide diren Irantzu Barrio, Amagoia Arana, Rafael Ramirez-Escudero, Udaberrian Petrikor, Txema Sheen, Santi Laespada eta Alberto Cimarroren lanak ikusi ahal izango dira. Izan ere, Florines 14:30 taldea Bilboko Black Kamera argazkigintza eskolaren bueltan osatutako lagun taldea da. Ikastaroak egiten elkar ezagutu eta, urteak joan urteak etorri, harremanetan jarraitu dute, elkartzen eta esperientziak partekatzen: “ Ikusiko ditugun diaporametan askotariko gaiak jorratu dituzte, nork berea. Lan batzuk pandemia aurretikoak dira eta beste batzuk pandemia betean egin dira”.