Saioa Burutaran eta Maite Rosende artisten pintura erakusketa bikoitza zabaldu dute Portalean
2023/03/01
10:40
eta kitto!
Martxoaren 8ko programazioaren baitan, atzo arratsaldean pintura erakusketa bikoitza inauguratu zen Portalean: Saioa Burutaran artistaren “Laranjen artean” izeneko koadroetan Mediterraneoko paisaiaren, emakumearen eta gizartean duten rolaren eta laranjen arteko harremanaren miaketa pertsonala egiten du artistak. Eta Maite Rosende artistaren “Urtaroak. Ordu batetik hamarretara” izenekoak, berriz, laster kaleratuko den izenburu bereko liburuko egindako 40 ilustrazio biltzen ditu.
Erakusketa bikoitza Eibarko Udaleko Kultura sailak eta Berdintasun zerbitzuak antolatu dute, Katapulta Plataformaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Martxoaren 26ra arte egongo da bisitan joateko aukera, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.