Sakura Team-ek taldekako lehen postua lortu du Grapplin Revolution Series txapelketan
Euskal Herriko 145 atleta elkartu ziren nogi modalitatean lehiatzeko
2026/01/19
12:37
Ekhi Belar Errasti
Zapatuan, urtarrilak 17, Grappling Revolution Series I txapelketa antolatu zuen Sakura Team klubak, Eibarko kiroldegiko karate aretoan. Nogi (kimonorik gabeko jiu-jitsua) izeneko modalitateko borroken lehiaketa izan zen eta Euskal Herriko 145 atleta inguru elkartu ziren bertan. “Ez genuen hainbeste jende espero, arrakastatsua izan zen”, taldetik esan digutenez.
Guztira, 23 kategoriatan banatu zen txapelketa, adin eta sexuaren arabera banatuta. Taldekako kategorian, txapela etxean geratu zen, Sakura Team-ek irabazi baitzuen.