Salgai daude domekako SD Eibar - Kordoba partidurako sarrerak
Domekan 18:30ean jokatuko den norgehiagorako sarrerak salgai jarri ditu gure herriko klubak. Dagoeneko eskuragarri daude klubaren webgune ofizialean eta baita Orsaixanen ere. Horrez aparte, partiduaren egunean 2. leihatilan erosi ahal izango dira neuketa hasi baino bi ordu lehenagotik. Sarrerek prezio hauek dituzte: Harmaila Nagusia eta Iparraldea (35€); Ekialdeko eta Mendebaldeko harmailak (25€); Abonatuak (20€); eta Infantilak, 13 urtetik beherakoentzat (10 €). Bestalde, klubetik gogoratzen dute bertaratu ezin bazara, gogoan izateko eserlekuaren liberazioa 24 ordu lehenago arte egongo dela eskuragarri, eta, ahal izanez gero, partidua hasi arte berreskuratu ahal izango duzula. VIP Premium eta VIP The Club sarrerak erosteko aukera ere badago.