Salgai daude Eibar-Sporting de Huelva partidurako sarrerak
Salgai daude dagoeneko etzi, zapatuan, Eibarrek Sporting de Huelvaren aurka jokatuko duen partidurako sarrerak. Orsaixanen ohiko ordutegian erosi ahal izango dira, eta zapatuan bertan ere erosi ahal izango dira leihatilan, partidua hasi baino ordubete lehenagotik. Sarrerok 10 euroko prezioa dute helduentzako eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzako. Abonatuak bonoarekin sartu daitezke emakumezkoen lehen taldeko partidak ikustera, baina beharrezkoa da txartel fisikoa gainean eramatea (ez da onartzen fotokopiarik edo argazkirik).
Bestalde, emakumezkoen taldeko partidu guztiak ikusi ahal izateko bono berezia ere badago, 60 euroren truke helduentzat eta 30 euroren truke 13 urtetik berakoentzat. Abonatu horiek emakumezkoen taldeko Ipuruako partidu guztiak ikusi ahal izango dituzte.
Gainera, azaroan eta abenduan lehenengo bi taldeek etxean jokatzen dituzten partiduak biltzen dituen pack-a ere eskuragarri dago, 60 euroren trukean helduentzat eta 30 eurotan 13 urtetik beherakoen kasuan. Pack horrek emakumezkoen lehen taldeko Sporting de Huelva eta Betisen aurkako partiduak eta gizonezkoen lehen taldeko Levante, Andorra eta Real Sportingen aurkakoak biltzen ditu.