Salgai daude Granada CF-ren aurkako partiduaren sarrerak
Sarrerak martitzen, eguazten eta eguenean erosi ahal izango dira Orsaixanen
2025/05/07
11:37
eta kitto!
SD Eibarrek talde armaginaren zaleen eskura jarri ditu Hypermotion Ligako 39. jardunaldiko partidurako sarrerak. Horiek sarrerok martitzen, eguazten eta eguenean erosi ahal izango dira Orsaixanen, ohiko ordutegian, eta socios@sdeibar.com helbide elektronikora idatziz. Sarrerak eskuratzeko ezinbestekoa da datu pertsonalak (izen abizenak eta NANa) eta posta elektroniko baliodun bat ematea, sarrerak hilaren 9an (barixakua) jaso ahal izateko.