Salgai daude Orsaixan dendan domekako Eibar-Valencia partidurako sarrerak

Salgai daude Orsaixan dendan domekako Eibar-Valencia partidurako sarrerak
2024/01/17 09:52
eta kitto!
Eibar FT-ko emakumezkoen lehen taldeak arratsaldeko 16:30ean jokatuko du 14. jardunaldiko domekako partidu hori eta bertatik bertara ikusteko sarrerak salgai daude Orsaixanen. Hortik aparte, domekan bertan ordubete lehenago ere erosi ahal izango da, 14. leihatilan; partidura ere ate horretatik sartzen da. Sarreren prezioa 10 eurokoa da helduen kasuan eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Abonatuek, bestalde, emakumezkoen partidu horietara joan ahalko dute bazkide txartela aurkeztuta, baina nahitaezkoa izango da txartel fisikoa bertaratzea. Ez da onartuko karnetaren argazki edo fotokopiarik.