Salgai daude SD Eibar eta Zaragozaren arteko partidurako sarrerak

Neurketa zapatuan jokatuko da, 18:30ean, Ipuruan
Salgai daude SD Eibar eta Zaragozaren arteko partidurako sarrerak
2024/12/10 10:36
eta kitto!

SD Eibar-ek salgai jarri ditu zapatu arratsaldean, 18:30ean hasita, Ipuruan jokatuko duen Hypermotion Ligako 19. jardunaldiko partidurako sarrerak. Egun horretan Real Zaragozaren bisita jasoko du Joseba Etxeberriaren taldeak. Sarreren prezioak honakoak dira: Erdialdean, 35 euro; A zonaldetan, 30 euro; B zonaldetan, 25; Hondoetan, 25 euro; umeak, 10 euro; VIP Printzipala, 90 euro. Abonatuek bi sarrera erosi ditzakete, bakoitza 15 eurotan. Betiko moduan, badago jarlekua beste bati lagatzeko aukera, jakinez gero partidura ezin zarela joan.