Salgai domeka eguerdiko Eibar - Atletico de Madrid partidurako sarrerak

Sarreren prezioa 10€-koa da helduentzat eta 5€-koa 13 urtetik beherakoentzat; abonatuek sarrera doan dute
Salgai domeka eguerdiko Eibar - Atletico de Madrid partidurako sarrerak
2024/03/22 11:34
eta kitto!

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak domeka eguerdian, 12:00etan hasita, Ipuruan jokatuko du madrildarren aurka, eta salgai daude sarrerak. Orsaixanen erosi daitezke gaur, 13:30ra arte, edo partidu aurretik, domekan bertan, beti bezala, ordubete lehenagotik, hau da, 11:00etatik aurrera.

Sarreren prezioa 10€-koa da helduentzat, ohikoa den moduan, eta 5€-koa 13 urtetik beherakoentzat. Abonatuek sarrera doan dute, baina beharrezkoa izango da abonatu-txartel fisikoa erakustea (ez dira onartuko argazkirik ezta karnetaren fotokopiarik).