Salgai jarri dute Ignacio Zuloagaren gaztelua

Familiak bost milioi euroko prezioa ezarri dio pintorearen egoitza eta tailerra izan zen propietateari
Salgai jarri dute Ignacio Zuloagaren gaztelua
2024/02/19 17:38
eta kitto!

Segovian dagoen Ignacio Zuloagaren Pedrazako gaztelua salgai jarri dute haren ondorengoek. Familiak bost milioi euroko prezioa ezarri dio pintorearen egoitza eta tailerra izan zen propietateari. Ignacio Zuloagak 1926an erosi zuen gazteluak eraikitako 683 metro karratu ditu eta, horrez gain, propietateak beste eraikin batzuk, igerilekua eta hainbat terreno ere hartzen ditu. Haren oinordekoa zen bere biloba 2021ean hil zen, eta bere ondorengoek erabaki dute gaztelua salgai jartzea. Madrilgo erditik 130 kilometrora dagoen Pedrazako gaztelua Europako zaharrenetakoa da, XIII. mendean eraiki zen eta, Zuloagak erosi aurretik, hainbat jabe izan zituen, noble eta erregeen artean.

Gazteluak gaur egun sei logela ditu eta lau komun. Sotheby’s International Realty luxuzko inmobiliaria arduratuko da 50.000 metro karratuko orubea saltzeaz. Zuloagak 13.000 pezeta ordaindu zuen hondamen egoeran zegoen propietatearengatik. Pedraza Segovia hiriburutik 31 kilometrora dago eta gaur egun 472 biztanle ditu, nahiz eta asteburuetan kopuru horrek gora egin turisten presentziagatik. Landa-hotel asko daude bertan.