Sallabente auzoko biribilgunean kateatu dira hainbat gazte zabortegiaren inguruan gertatzen ari dena salatzeko
                
                    2020/02/17
                    09:03
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Ernai gazte antolakundeak antolatuta, protesta egin dute gaur goizean hainbat pertsonak Sallabenteko biribilgunean Zaldibarko lur-jausiaren inguruan gertatutakoa salatzeko. Gazteak Ermua eta Eibar  lotzen dituen errepidean kateatu dira. Trafikoa 8:10 inguruan moztua dute, eta 20 minutu inguru egon da errepidea moztuta, Ertzaintza gerturatu eta kateatutako gazteak beratik kendu arazi dituzten arte. Gazteek azaldu dutenez, "Jaurlaritzaren normalitatearekin" hausteko moztu dugu trafikoa.
 
 
 
 
 



 
 
 
              
 
 
 
 
 


