San Andres argazki rallyko sariak banatu dituzte

San Andres argazki rallyko sariak banatu dituzte
2016/01/07 22:14
eta kitto!

Arrate Kultur Elkartearen ekimenez San Andres egunean egin zen I. San Andres Rallyaren irabazleek gaur arratsaldean jaso dute saria, Topalekuak hartu duen ekitaldian: 12 urtetik beherako partaide guztiei oparia eman diete; 12-18 urte bitartekoen mailan Jon Martinez Agirrebeña saritu dute (bazkidetza eta tableta); eta 18 urtetik gorakoen artean lehen saria Federico Cuencak eskuratu du (bazkidetza eta Errigoraren otarra) eta bigarrena, berriz, Fernando Retolazarentzat izan da (bazkidetza eta bertako produktuen otarra). Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiakideei hainbat gairen inguruko argazkiak egiteko eskatu zitzaien eta epaimahaikideek aurkeztutako argazki-multzorik onenak aukeratu dituzte. Irabazleei sariak banatu aurretik parte-hartzaileen lanak proiektatu dituzte.


imageimageimage