San Andres bakailao txapelketarako izen-ematea zabalik
Gaur (astelehena, hilak 4) zabaldu dute XXI. San Andres Bakailao Txapelketan parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea eta azaroaren 14an 19.00etan itxiko dute. Interesa dutenek Pegorara jo beharko dute izena emateko. Gehienez 50 bikote onartuko dituzte eta izena emateko kuota 30 eurokoa da. Udalak olioa (oliba-olio extra garbia, 0,7 gradukoa) eta bakailaoa emango ditu (azaroaren 22an, Untzagan izango den karpan jasoko dira, 19.30etan). Partehartzaileek ostera bakailaoa prestatzeko behar diren osagaiak, berakatza eta tresna guztiak (lapikoa barne) eraman beharko dituzte.
Txapelketa azaroaren 24an (domeka) jokatuko da, 11.00etatik aurrera Untzagan eta bikoteek 12.30etarako amaitu beharko dute pili-pil modura egindako bakailaoa eta irabazleak aukeratzeko epaimahaia sukaldari ezagunek osatuko dute. Lehen sailkatutako bikoteak garaikurra, txapelak, 300 euro, eta Alkorta Anaiak, www.vinosconsolera.com, Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak jasoko ditu; bigarrenak garaikurra, 200 euro, Alkorta Anaiak eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak; eta hirugarrenak 100 euro eta www.vinosconsolera.com eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak.