San Andres Bertso Jaialdia Coliseoan egingo da estreinako aldiz
2020/11/07
11:43
eta kitto!
Bertso Paper lehiaketak jarraipena izaten du San Andres Bertso Jaialdiarekin. Normalean San Andres jaien inguruan izaten da, jai egunaren aurreko barixakuan edo domekan, Portaleko areto nagusian. Aurten, berritasunekin dator jaialdia: “Barixaku edo domeketan egin izan dugu orain arte, baina, aurten, egoerak hala behartuta, eguen batean egingo dugu, azaroaren 26an, hain zuzen. Horrez gain, lekuz ere aldatuko du ekitaldiak eta Portalean egin beharrean Coliseo antzokian egingo dugu, arratsaldeko 19:00etatik aurrera”, …eta kitto!-ko bertso-taldeko kideen hitzetan.
Nor baino nor, eta Jon Mikel Mugika gai-jartzailearen esanetara, lau bertsolarik jardungo dute: Andoni Egaña, Maider Arregi, Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran. “Aurten ere puntako bertsolariak etorriko zaizkigu Eibarrera, eta ziur gaude maila emango dutela”, diote bertso-taldetik. “Gogorik ez zaie falta, taulara igotzeko desiatzen daude. Pandemiak kulturarengan izan duen eragina ukaezina da, eta bertsolaritza ez da salbuespena. Egoera honen aurrean bertsozale guztiei esan nahi diegu beldurrik gabe etor daitezela Coliseora; segurtasun-neurri guztiak bermatuta egongo direla eta bertso-saio ederraz gozatuko dutela”.
Sarrerak egunean bertan Coliseoan Sarrerak erosteko modua ere desberdina izango da aurten: “Orain arte herriko tabernetan eta elkartean saldu izan ditugu sarrerak; oraingoan Coliseoan salduko ditugu egunean bertan. Saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko dugu leihatila, arratsaldeko 18:00retan, eta, beraz, saioa ikustera doazenei eskatu nahi diegu ordu horretarako joan daitezela sarrerak erostera, ez dezatela itxaron azkeneko momentura arte; jende pilaketarik gertatzea ez genuke nahi”.