San Andres eliza barrutik eta kanpotik ikusteko 360º-tako bisita birtuala egin daiteke
2024/02/09
12:29
eta kitto!
Eibarko San Andres eliza itxita egon arren, Interneten, Ego Ibarra batzordearen webgunean, 360º-tako bisita birtualaren bidez sekula baino hobeto ikusteko aukera dago atzoz geroztik. Herritarrek elizaren barrualdeko zein fatxadako elementu garrantzitsuenak ikusteko, kalitate handiko argazkiak egin dituzte (erretaula nagusiaren gorputz guztiak, giltzarriak, organoa, aldareak, gangaren gakoak, nerbioak, kolomak, etab.). Horrela, teknologia berriei esker, San Andres elizan bisita birtuala egin daiteke. Hemen daukazue aurkezpen-bideoa.