San Andres Jaiak antolatzeko hirugarren bilera irekia egingo du gaur JHH-k

San Andres Jaiak antolatzeko hirugarren bilera irekia egingo du gaur JHH-k
2025/10/30 14:15
eta kitto!

San Andres Jaiei begira, egitarau propio bat egingo du beste behin Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordeak. Egitarau hori aurrera eramateko bilera irekiak antolatu ditu. Gaur urriak 30 (eguena) izango da hirugarren bilera, 18.30etan, Txantxazelaiko eszenatokian.