San Andres Ospitalean hasi dira San Juan jaiak, ekitaldi hunkigarri batekin
Santuari zapia jartzeko ekitaldian parte hartu dute Usartza Txistulari Taldeak eta Kaleetan Kantuz taldeko abeslariek.
Urtero bezala, Eibarko San Andres Ospitalean egindako ekitaldi hunkigarriarekin eman zaie hasiera San Juan jaiei. Bertan elkartu dira egoiliarrak, euren senide eta lagunak, udal ordezkariak, Usartza Txistulari Taldeko kideak eta Kaleetan Kantuz taldeko abeslariak, jai giroari hasieratik berotasuna eta emozioa emanez.
Ekitaldian, santuari ohiko zapia jarri diote, eta ondoren, Usartza Txistulari Taldeak Sanjuanetako Zortzikoa jo du Untzaga plazan, musikarien laguntzarekin. Jarraian, txistulariek Eibarko kaleetan barrena egin dute ibilbidea, euren doinuekin herriko txokoak alaituz.
Gaur goizeko ekitaldiak, baita hau ere, ordubete aurreratu dituzte, azken egunotan izaten ari diren tenperatura altuei aurre egiteko Udalak hartu dituen neurrien barruan.
Argazkiak: Silbia Hernandez






















