San Andres parrokiak YouTube kanala sortu du, mezak zuzenean emititzeko

Harpidedunak behar dituzte Arrate eguneko meza eman ahal izateko
San Andres parrokiak YouTube kanala sortu du, mezak zuzenean emititzeko
2026/09/07 09:36
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko San Andres parrokiak YouTube kanala sortu berri du eta, jakinarazi dutenez, Arrate eguneko Meza Nagusia zuzenean emango dute, irailaren 8an, martitzena, 11:00etan hasita. Pedro Laskurain parrokoak azaldu duenez, aurrera begira ere kanal hori erabiliko dute beste elizkizun batzuk emititzeko baina, horretan hasi ahal izateko, harpidedunak behar dituzte, eta herritarrak kanalera harpidetzera animatu nahi dituzte. Zabaldu berri duten YouTube kanalean harpidetzeko, esteka honen gainean sakatu eta bertan “Harpidetu” botoian klik egitea besterik ez duzue egin behar.