San Andres XIX. eskolarteko bakailao lehiaketa eta V. pintxo lehiaketaren finala jokatuko dira bihar Errebalen

San Andres XIX. eskolarteko bakailao lehiaketa eta V. pintxo lehiaketaren finala jokatuko dira bihar Errebalen
2023/11/17 18:10
eta kitto!
Udalak sanandresetarako antolatu duen egitarauaren barruan, bihar goizean hitzordu bikoitza izango da Errebal Plazan: goizeko 10:30ean San Andres XIX. eskolarteko bakailao lehiaketa hasiko da eta bertan 40 partaide arituko dira leihan, bakailaoa pil-pil erara prestatzen. Eta eguerdian, 12:00ak aldera, Bacalaos Alkorta V. pintxo lehiaketaren finala hasiko da jokatzen. Bertan egongo dira Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako Pintxo Lehiaketetako aurtengo irabazleak. Bakoitzak bere pintxo txapelduna jendearen aurrean prestatuko du, eta epaimahaikideek Euskal Herriko txapelduna aukeratu beharko dute pintxo guztiak probatu eta gero.