San Blas opilak bedeinkatzeko mezak bihar goizean ospatuko dira herriko elizetan

San Blas opilak bedeinkatzeko mezak bihar goizean ospatuko dira herriko elizetan
2024/02/02 11:22
eta kitto!
Bihar San Blas eguna dela eta, ohiturari jarraituta, opilak bedeinkatuko dira herriko eliza guztietan egingo diren mezetan. Bedeinkapen guztiak goizez izango dira: 10:30ean Azitainen eta Urkin; 11:00etan, San Pio X.a eta San Agustin elizetan; eta 12:00etan, Karmengo Amaren elizan eta Amañako El Salvadorren.