San Blas opilak egiteko ikastaroa eta lehiaketa antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteak
2018/01/17
12:42
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak San Blas egunaren harira ikastaroa eta lehiaketa antolatu ditu. Opilak egiteko ikastaroa urtarrilaren 27an izango da, 11:00etatik 13:30era Portaleko sukaldean. Informazioa eskatzeko eta izena emateko Arrate Kultur Elkartera jo daiteke zuzenean edo, bestela, 638284912 telefonora deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi. Lehiaketa, berriz, San Blas egunean (otsailaren 3an) egingo da: parte hartu nahi dutenek etxean egindako opilak Topalekuan aurkeztu beharko dituzte, 11:00etatik 13:30era.
![sanblasak-kartel.jpg sanblasak kartel](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/sanblasak-kartel.jpg/@@images/image-0-c3701f2abdd7fb01e0b4722cfdc0d426.jpeg)
![sanblasak-kartel.jpg sanblasak kartel](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/sanblasak-kartel.jpg/@@images/image-0-c3701f2abdd7fb01e0b4722cfdc0d426.jpeg)