San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute Kultun

San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute Kultun
2024/01/10 16:40
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak antolatuta, Edurne Zenarruzabeitiak San Blas opilak egiteko ikastaroa eskainiko du hilaren 27an, 11:00etan, Kultun bertan. Parte hartzeko, 5 euro ordaindu beharko dira, baina bazkideek doan har dezakete parte.

Izena emateko, bestalde, arratekultu@gmail.com helbidera idatzi edo 638 284 912 telefonora idatzi behar da.

WhatsApp Image 2024-01-10 at 16.14.38