San Joseren estreinaldia kanpoan Cartagenako gaurko partiduarekin
Partidua 20:30ean jokatuko da Cartagonova estadioan
2025/02/28
11:14
eta kitto!
Hypermotion Ligako 29. jardunaldiari hasiera emateko, gaur 20:30ean hasita SD Eibar-ek bisita egingo dio Cartagena azken sailkatuari Cartagonova estadioan. Beñat San Jose entrenatzaile berriaren bigarren partidua izango da eta, aurreko asteburuan Racing-ekin Ipuruan bina berdindu ondoren, oraingo puntuak oso garrantzitsuak izango dira, batez ere jaitsierako postuei begira; hor hiru talde nahiko atzean geratu badira ere, atzetik hasita laugarrena armaginengandik hiru puntura besterik ez baitago. Gaurko partiduko epailea Huerta de Aza, emakume horrek SD Eibarri arbitratuko dion hirugarren partiduan.