San Juan jaietako egitaraua eta kartela aurkeztu dituzte
Gaur goizean aurkeztu du Eibarko Udalak 2024ko San Juan jaien egitaraua. Ekain osoan zehar egingo diren ekintzen berri eman dute bertan, nahiz eta jarduera gehienak hilaren 21etik 25era ospatuko diren. “Beti bezala, jarduera tradizionalak eta berriak uztartuz”, euren berbetan.
Urkiko jaiekin hasiko da ekaineko jai-giroa, hilaren 1ean, eta San Pedro jaiekin amaituko da festa, hilaren 29an. “Jai hauek gure auzoen esentzia eta bizitasuna islatzen dute. Udalaren eta auzotarren arteko elkarlana ezinbestekoak dira gure herriari bizitasuna emateko", Jon Iraola alkateak adierazi duenez.
San Juan jaietako egitarauari begira, aurtengo berritasun nagusietako bat nagusien danborradaren hasiera orduaren aldaketa izango da, normalean baino bi ordu lehenago irtengo direlako Untzagatik, 22:00etan hain zuzen ere.
Txosnaguneari dagokionez, zera aipatu dute: “Aurtengo kontzertuak ixten ari gara. Hainbat talderekin harremanetan gaude: reggae eta dancehall apur bat batzen dituen euskal rap talde batekin, talde andaluziar batekin eta aurrerago zehaztuko ditugun beste batzuekin”.
San Juan jaietako egitaraua
Ekainaren 7an
. Boxeo-emanaladia, Astelena frontoian.
. Igeriketako San Juan Sariaren XXXV. edizioa, Ipurua kiroldegian.
Ekainaren 7an eta 8an
. ‘Izengabeak’ musika-lehiaketaren I. edizioa egingo da, Txaltxazelaian eta Untzagan.
Ekainaren 8an
. Izaroren kontzertua, Untzagan.
Ekainaren 14ean
. ‘El señor de los anillos’ Eibarko Musika Bandaren kontzertua.
Ekainaren 15ean
. Break Dance eta New Style lehiaketa.
. Gimnasia erritmikoaren erakustaldia.
. Bengoren kontzertua.
Ekainaren 21ean
. 23:00etan, Lilo eta Bulego taldeen kontzertua, Untzagan.
Ekainaren 22an
. Kirol-jarduerak.
. Jokoen simulazioa-tailerra Odisea elkartearen eskutik.
. 19:00etan, Africa Baj Yay taldearekin kalejira.
. La Pegatina taldearen kontzertua.
. DJ Alai eta Elena Barkerren eskutik musika elektronikoa.
Ekainaren 23an
. Lizarrako dultzaineroen harrera.
. Kuadrilen kalejira.
. Pregoia eta txupinazoa.
. Kuadrilen jolasak, Untzagan.
. Danborradaren irteera, 22:00etan.
. Neledantzaren emanaldia, 23:15ean.
. San Juan sua …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.
. Erromeria Lisker taldearekin.
Ekainaren 24an
. Lizarrako dultzaineroekin kalejira.
. Meza Parrokiako Koruarekin.
. Musika Bandaren kontzertua.
. Kuadrilentzako makro-ginkana.
. Kale-antzerkia.
. Haurrentzako danborrada.
. Erromeria Jainaga eta Narbaizarekin.
. Soka-dantza Kezka Dantza Taldearekin.
. Su artifizialak.
. Berbena Jamaica Show taldearekin.
Ekainaren 25ean
. Lizarrako dultzaineroekin kalejira eta diana.
. Marmitako lehiaketa.
. Bergarako konpartsako erraldoien eta Elgetako buruhandien kalejira.
. Familiarentzako kale-antzerkia Adrian Conde konpainiaren eskutik.
. 19:30ean, Udaletxe plazan, herri-kirolen erakustaldia ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.
. Haurrentzako txokolatada.
. Su artifizialak.
Ekainaren 27an, 28an eta 29an
. San Pedro jaiak Karmen kalean (besteak beste, haurrentzako jolasak egingo dira, txokolatada, Oliver magoaren emanaldia, eta Trio Medianocheren kontzertua).
Ekainaren 28an
. Asier Bilbaoren showa, 22:00etan, Untzagan, LGBTQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean.
San Juan jaietako kartela
Egitaraua aurkezteaz gain, Sanjuanak iragarriko dituen kartela ere erakutsi dute gaur goizeko prentsaurrekoan. ‘Dantzatzera’ du izenburu eta Maria Ortiz Bañosek egin du. Bestalde, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian, Hiart Vázquez Santosek irabazi du lehen saria, "San Juan suaren itzalak" lanarekin; eta 10 urte bitarteko parte-hartzaileen kategorian, Manex Aizpurua Plaza izan da irabazlea, "Tanborra jo ta su" kartelarekin.
Lehiaketan 82 pertsonak parte hartu dute, horietatik 51 helduen kategoriakoak; 11 eta 14 urte bitartekoen kategorian, 12 pertsona; eta 10 urtetik beherakoetan, 29. Epaimahaia, bestetik, Iratxe Unanuek, Natalie Garridok eta Leire Kareagak osatu dute.
Alkohol-kontsumoaren aurkako pegatinen umorezko lehiaketari dagokionez, irabazlea “NahiOK” izan da, Joseba Imanol Vilas Molinarena. Lehiaketan 24 lagunek parte hartu dute.