San Juan jaietan egingo den umeen danborradaren aurkezpena egin dute

San Juan egunean egingo da haurren danborrada, 19:00etan Urkizutik abiatuta
San Juan jaietan egingo den umeen danborradaren aurkezpena egin dute
2024/06/21 12:22
eta kitto!

Atzo Izarra elkartean aurkeztu zituzten sanjuanetako bi danborradak antolatzaileek, umeen danborradako zuzendari, banderadun, kantinera eta karrozan joango direnentzat prestatu zuten meriendan. Umeen danborrada, betiko lez, San Juan egunean, astelehenean egingo da. Parte hartuko duten 175 umeak 19:00etan irtengo dira, Urkizutik, Ustekabe txaranga eta Uhiñaken laguntzarekin Untzagaraino kalejiran joateko. Eta hantxe, harmailen aldeko plazan, amaituko da aurten ere umeen danborradaren alardea, 20:30ean hasiko den pregoiarekin.

KARROZAKO HAURRAK

  • Elene Sanchez
  • Xabier Salcedo
  • Lourdes Lorenzo
  • Iraia Arrizala
  • Lucia Gutierrez
  • Maria Agote
  • Alaia Hernandez
  • Yara Errasti
  • Ane Alonso

ZUZENDARIAK

  • Danbor Nagusia: Nadia Mujanovik / Urkizu
  • Gastadore Kaboa: Aitor Gonzalez
  • Banderadunak oinez:

Garazi Egurrola / La Salle

Afrika Gallastegi / Ikastola

Lemliha Gadi / San Andres

  • Kantinerak zaldian:

Elahia Alonso / Urkizu

Uxue Askasibar / Urkizu

ZUZENDARIAK

Martin Astigarraga / La Salle

Nadia Godoy / San Andres

Nadia Oroz / Ikastola

--------------------------------------------------------------------------------------------

KANTINERAK OINEZ

-10 HAUR

-20 HAUR OGIAREKIN