San Juan Torneoko kanporaketetako pilota-partiduak gaur Astelenan

Jarraian Gipuzkoako 4 t’erdiko txapelketako final-laurdenetako neurketak jokatuko dira
San Juan Torneoko kanporaketetako pilota-partiduak gaur Astelenan
2024/05/31 12:15
eta kitto!

San Juan jaietako urteroko pilota torneoaren lau kanporaketa jokatuko dira gaur Astelena frontoian; eta jarraian Gipuzkoako 4 t’erdiko txapelketako final-laurdenetako beste bi. 17:00etan hasita, San Juan Torneoko norgehiagokak honakoak izango dira: Aizpitarte-Agote vs Hernaez-Motrico, Arriola-Lasuen vs Oñederra-Abantzabalegi, Arrieta-Andonegi vs Urain-Iso eta Segurola-Eki vs Colmenero-Kerejeta. Eta 19:00etatik aurrera Gipuzkoakoan, bestalde, kadete mailako Azpilikueta eta Varona eibartarren artekoa izango da lehenengo, eta Eibarko Ibarra eta Ataungo Saez izango dira ondoren jubenil mailakoan.