San Kristobal ospatzeko jarduerak egingo dituzte Ipuruako bolatokian
Egun osoko egitaraua prestatu dute ekainaren 13rako
2024/07/05
11:18
eta kitto!
"La no fiesta de San Cristobal" taldeak zenbait jarduera antolatu ditu uztailaren 13rako (zapatua). Guztiak Ipuruako Bolatokian izango dira: 10:00etatik 12:00etara haurrentzako jokoak, lehiaketak, marrazkiak, txutxeak eta sariak prestatu dituzte. Eta 13:00etatik 14:30era Gontés Rioja ardoaren dastaketa egingo da.
Tiketak Bolera tabernan daude salgai.