San Mames hartuko dute gaur eibarzaleek
2018/01/26
10:53
eta kitto!
Eibar KE-k San Mamesen jokatuko du gaur 21:00etan Athletick-en aurka eta 300 zaleren laguntza izango du harmailetan. Premier Bidaiak Eibar KE-ren agentzia ofizialak sei autobus antolatu ditu Ligako bigarren itzuliko lehen euskal derbirako eta zale armaginek euriari aurre egingo diote taldeari berotasun handiena emateko.
Mendilibarren taldeak Paulo Oliveira atzelariaren eta Sergi Enrich aurrelariaren bajak ditu partidurako; hala ere, Malagarekin Ipuruan berdindu eta gero, bigarren itzulerako garaipenaren bila irtengo da Katedralean. Orain arte 1. Mailan jokatutako norgehiagoketan, bilbotarrek bitan irabazi dute eta bestean berdinketa eman zen. Hori bai, sailkapenean eibartarrak aurretik daude, Athletic-ek baino bi puntu gehiagorekin.
Aipatutako min hartutakoak ordezkatzeko, Ramis atzean eta Kike Garzia aurrean izan daitezke aukeratuak, baina Zaldibarko prestatzaileak baditu beste aukera batzuk ere. Orellana eta Pape Diop neguko fitxaketak ate joka daude.
Argazkia: www.sdeibar.com