San Miguel eguna ospatuko dute gaur Aginaga auzoan
Meza, jolasak, musika eta lagunarteko bazkaria antolatu ditu jai-batzordeak, besteak beste.
2026/09/29
10:39
Silbia Hernandez Arrazola
Gaur (irailak 29) San Miguel eguna da eta, hori ospatzeko, 11:00etan meza egingo dute Aginaga auzoko San Miguel elizan. Ondoren, Usartza Txistulari Taldearen emanaldia hasiko da eta, eguerdian, hamarretakoa egin eta jarraian, umeendako jolasak egingo dituzte. Urteroko martxan, lagunarteko bazkaria egingo dute, 14:00ak aldera, Usartza Txistulari Taldeak lagunduta. Eta bazkarian bertan egingo du zozketa jai-batzordeak: saridunak jeneroz betetako karretilla eder bat eramango du (420 eurotan baloratuta).