San Pedro jaiak batukadaren erritmora

San Pedro jaiak batukadaren erritmora
2016/06/28 19:59
eta kitto!
Atzo hasi ziren San Pedro jaiak ospatzen Karmen kaleko parkean, Beheko Tokia jubilatuen etxekoek antolatuta: gaur “Nathali y sus boleros” musika emanaldia eta gero, Esperientzia Eskolako azken promozioaren eskutik sortu duten Emaedamba taldeak batukada eskaini du estreinekoz. Iluntzerako Kaleetan Kantuz taldearen emanaldia eta Tukan taldearekin dantzaldia antolatu dituzte. Eta bihar, San Pedro egunean, 12:00etan Karmengo Amaren elizan meza egingo da, Eibarko Koru Gaztiarekin. Toka eta igel-toka txapelketako irabazleei sariak banatuta agurtuko dituzte jaiak, datorren urtera arte.

[embed]https://youtu.be/ZS5Sp-2mpJA[/embed]

batukada 2 batukada 3