San Pedro jaiak hasiko dira gaur

San Pedro jaiak hasiko dira gaur
2023/06/27 10:59
eta kitto!
Sanjuanetako bixamona pasata, gaur emango zaie hasiera San Pedro jaiei. Beheko Tokiak hiru eguneko egitaraua prestatu du, gaurtik eguenera arte, umeentzako eta helduentzako ekintzekin.

 

EGITARAUA

 

Ekainak 27, martitzena

-16:30ean, Karmen kaleko parkean, umeentzako txokolate-jana.

-17:00etan, Karmen kaleko parkean, umeentzako jolasak.

-19:00etan, Karmen kaleko parkean, Oliver magoaren emanaldia.

 

Ekainak 28, eguaztena

-12:00etan, Karmen kaleko parkean, toka eta igela txapelketa.

-18:00etan, Karmen kaleko parkean, Trio Medianoche taldearen musika emanaldia.

 

Ekainak 29, eguena

-12:00etan, Karmengo parrokian meza, Gospel Bilbao taldearekin.

-13:00etan, Karmen kaleko parkean, toka eta igel-toka txapelketaren sari banaketa eta piskolabisa.