Sanandresak iragartzeko kartel-lehiaketa zabalik

Lanak elektronikoki edo presentzialki aurkeztu ahal izango dira, urriaren 31 baino lehen
Sanandresak iragartzeko kartel-lehiaketa zabalik
2025/10/06 13:21
eta kitto!

Urriaren 31ra arte zabalik jarraitzen du San Andres jaiak iragarriko dituen kartelaren lehiaketan parte harrzeko epea.

Adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete Eibarko Udalak antolatutako lehiaketan. Dena dela, ezin izango dute parte hartu aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, San Andresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira. Lanak elektronikoki edo presentzialki aurkeztu ahal izango dira.

Kartelen ezaugarriei dagokienez, derrigorrezko testua "Sanandresak Eibarren" izango da eta deialdiaren urtea azaldu beharko da (2025). Gaia eta kolorea libreak izango dira, eta neurria, berriz, 70X50 zm.

Sariak honako hauek izango dira:
- 2009 baino lehen jaiotakoak (2009 barne): 1.000 euro.
- 2010 eta 2013 artean jaiotakoak (bi urteak barne): sari berezia (dirurik ez).
- 2014 arte jaiotakoak (2014 barne): sari berezia (dirurik ez).

Informazio gehiago Eibarko Udalean aurkitu dezakezue.