Sanblas opilak egiten jardun dute Ongietorriko familiek
Gure ohituretara hurbiltzea da programaren helburuetako bat
2025/02/03
10:38
eta kitto!
Joan den zapatuan Ongietorri programako hainbat familia elkartu zituen ...eta kitto! Euskara Elkarteak sanblas opilak egiteko saioan. Edurne Zenarruzabeitia eskarmentu handiko "andereñoak" eman zuen ikastaroa. Adi jarraitu zituzten pausoak eta pare bat orduko lanaren ondoren iritsi zen emaitza: san blas gozo-gozoak.
...eta kitto!-k antolatzen du Ongietorri harrera eta elkarbizitzarako programa, kultur eta jatorri ezberdinetako pertsonei euskara eta euskal kultura eta ohiturak gerturatzeko helburuarekin. Horretarako, sanblas opilen tailerra bezalako ekintza osagarriez gain, asteroko saioak eskaintzen dizkie euskara elkarteak, ondo datorkien auzoetan, eta ordu eta erdiko saio dinamikoak egiten dituzte.