Sandra Alfayate eta Ane Miren Barrero eibartarren bideoklipa Gaztea Parody lehiaketan finalista
2013/12/16
00:00
eta kitto!
Sandra Alfayate eta Ane Miren Barrero eibartarren koreografia (The Soldiers: Mix) Gaztea Parody bideoklip lehiaketaren bigarren fasera pasatu da: aurkeztutako bideo guztien artean 30 finalista aukeratu dituzte antolatzaileek eta orain horien artean onena aukeratu dezake jendeak, interneten botoa emanda. Bozkatzeko epea aste honetako eguen gauerdira arte (hilaren 19ra arte) egongo da zabalik eta irabazleak zeintzuk diren barixaku goizean emango dute ezagutzera, Dida! saioan. Sari bi daude jokoan: Gaztea atarian boto gehien jasotzen duen bideoak entzuleen saria (2.000 euro) eskuratuko du eta epaimahaiaren sariaren irabazleak, berriz, 1.000 euro jasoko ditu. Eibartarren bideoklipa ikusteko eta botoa emateko hemen klikatu.