Sandra Rocha borrokalari eibartarra garaile izan zen Galdakaon

Sandra Rocha borrokalari eibartarra garaile izan zen Galdakaon
2024/02/06 09:55
eta kitto!
Zapatuan Galdakaoko Urreta kiroldegian jokatutako Kick boxing eta k1 jaialdian izandako profesional eta amateur mailetako borroken artean, gure herriko Inda Team taldeko Sandra Rochak Errenterian bizi den Yess Castro mexikarrari irabazi zion hiru asaltora jokatutako borrokan. Eibartarra puntuetara nagusitu zen, “elkarri emandako kolpeak berdintasuna erakutsi zuen borroka garbian”. Rochak amateur mailan orain arte egindako borrokak irabazi ditu.