Sandra Rocha borrokalaria garaile izan zen Amurrioko jaialdian

Sandra Rocha borrokalaria garaile izan zen Amurrioko jaialdian
2023/12/28 22:10
eta kitto!
Gure herriko Inda Team-eko Topinburu klubeko ordezkariak garaipena lortu zuen aurreko asteburuan Amurrion jokatutako k1 eta kick boxing jaialdian. Eibartarra puntuetara nagusitu zitzaion Amurrio bertako Idoia Arzuagari. Bere borrokan irabazle izan zen baita klub bereko Egoitz Rios elgoibartarra ere; azken hori Carlos Sanchez baino gehiago izan zen puntuetara. Emaitza bikainak, beraz, Inda Team-ekoek eskuratutakoak.