Sandra Rocha eta Jhon Nunez borrokalariak Espainiako txapelketetan

Euskadiko selekzioarekin joan ziren borrokalari biak
Sandra Rocha eta Jhon Nunez borrokalariak Espainiako txapelketetan
2024/06/06 13:36
eta kitto!

Inda Team klubeko Sandra Rocha eta Jhon Nunez aurreko asteko lau egunetan Guadalajaran jokatutako Espainiako txapelketetan hartu dute parte.

Sandra Rochak k1 light eta kick light modalitateetan lehiatu zuen, zilarrezko domina irabazteko 60 kilorainoko mailan, finalean puntuetara galduz.

Jhon Nunezek, bestalde, low kick modalitatean hartu zuen parte, 63’5 kilorainoko mailan. Borrokalari biak Euskadiko selekzioaren parte izan ziren.