Sanjuanetako billar sariaren laugarren edizioa Sergio Boullosarentzat

Txutxori nagusitu zitzaion zapatuan jokatu zen finalean
Sanjuanetako billar sariaren laugarren edizioa Sergio Boullosarentzat
2025/06/10 12:30
eta kitto!

Sergio Boullosak irabazi zuen aurreko zapatuan jokatutako hiru bandatako billarraren IV San Juan Saria, borrokatutako finalean Txutxori nagusituta. Finalerdietan Roblesek eta Alberdik amore eman zuten bi finalisten aurrean eta, modu horretan, orain arte ezagutzen ez zen finalaren aurrean geratu ginen. Bestalde, promesa onenaren saria eta txapelketako takada onenarena, biak Txeleren eskuetara joan ziren. Giro bikaina izan zen txapelketan, eta aretoa lepo beteta izan genuen jardunaldi ikusgarrian.

Domeka honetan, bestetik, Euskal Ligako azken fasea jokatuko da “Galeroseko Casinoan” eta bertan Casino Artista Eibarres-eko hainbat jokalari izango dira lehian.