Sanjuanetako danborradetan parte hartu dutenei lagatako arropak gaur jasoko dituzte
2023/06/29
12:01
eta kitto!
Atzo hasi ziren San Juan jaietako danborrada bietan erabilitako arropak batzen. Danborradaren batzordeak aditzera eman duenez, gaur (eguena, hilak 29) ere jasoko dituzte danborradarako lagatako jantziak, 17:00etatik 19:00etara entseguak egin diren lokalean bertan (Udalak Urkizun duen lokalean, Beistegi eraikinean, Amalur ohian).