Sanjuanetako pilota jaialdia San Juan bezperara aurreratu dute

Aspe enpresako pilotari onenak arituko dira Astelena frontoian
Sanjuanetako pilota jaialdia San Juan bezperara aurreratu dute
2024/06/19 10:20
eta kitto!

Sanjuanetako ohiko pilota jaialdia oraingoan 23an jokatuko da, domekan, telebistaz eskaini ahal izateko. Modu horretan Astelenako ikasturtea oraingoan egun bat lehenago amaituko da, gero urria inguruan ikasturte berria hasteko. Aspek antolatutako jaialdiak, jakina, enpresako pilotari onenak ekarriko ditu eta, partidu nagusian, San Fermin Torneoko lau eta erdiaren barruko kanporaketa jokatuko da.

Bertan izango da Ezkurdia, eta bere aurkaria aurretik jokatuko den Zabala eta Egiguren V pilotarien arteko lehiatik irtengo da. Jaialdiko lehenengo partiduan, Elordi-Zabaleta eta Peio Etxeberria-Martija bikoteek lehiatuko dute, nor baino nor. Eta jaialdia agurtzeko beste binakako norgehiagoka bat izango da, Mata-Aldabe eta De la Fuente-Eskuza bikoteen artean.

Jaialdi horrekin amaituko da aurtengo ikasture arrakastasua Astelenan, zenbait marka hobetu direlako bertan antolatutako jaialdietan. San Juan bezperako jaialdiko sarrera, betiko lez, www.entradasfronton.com helbidean eskuratu daitezke.